Azaroaren 29an (igandea) Espainian Gorte Nagusietarako hauteskundeak egingo dira; hau da, Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak.
1978ko Konstituzioak ezartzen du subiranotasun nazionala Espainiako herriak duela, eta hortik sortzen direla Estatuko botereak (legegilea, exekutiboa eta judiziala).
Gorte Nagusiek (Kongresua eta Senatua) botere legegilea dute; Gobernuak botere betearazlea ordezkatzen du, eta epaileek botere judiziala.
Gorte Nagusiei dagokie aurrekontuak onartzea, Gobernuaren jarduna kontrolatzea eta Konstituzioak esleitzen dizkien gainerako eskumenak.
Konstituzioa onartu zenetik, hamabost hauteskunde orokor egin dira: 1979an, 1982an, 1986an, 1989an, 1993an, 1996an, 2000n, 2004an, 2008an, 2011n, 2015ean, 2016an, 2019ko apirilaren 28an eta azaroaren 10ean eta 2023an.
Hauteskunde horien emaitza jakin nahi izanez gero, Barne Ministerioaren datu-basean kontsulta dezakezu(Leiho berri bat ireki egingo da).
Gorte Nagusietarako hauteskundeetarako deialdia errege dekretu baten bidez egiten da, Gobernuko presidenteak proposatuta eta Ministroen Kontseiluak eztabaidatu ondoren.
Deialdia egiten duen errege dekretuan(Leiho berri bat ireki egingo da) ezartzen dira hauteskundeak egiteko data, probintzia bakoitzari dagokion diputatu kopurua, hauteskunde kanpainaren iraupena, hautatutako ganberak eratzeko data eta hauteskunde prozesuari aplikatu beharreko araudia.
Bi ganberak 2026ko abenduaren 23an bilduko dira eraketa-bilkuran.
Kongresu Hautetsiaren deialdiaren mugaeguna (hauteskundeak izan eta 25 egunera arte)