Barne Ministerioari dagokio Gobernuaren politika prestatzea eta betearaztea, oinarrizko eskubideak baliatzeko baldintzak sustatzeari dagokionez, Espainiako Konstituzioan eta eskubide horiek garatzeko legeetan ezarritakoaren arabera.
Barne Ministerioko Idazkariordetzaren mende dagoen Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak honako eginkizun hauek ditu, besteak beste:
a) Ministerioak hauteskunde-prozesuen eta hautesleei zuzenean egindako kontsulten arloan dituen eskumenak kudeatzea, eta Hauteskunde Administrazioarekin, bereziki Hauteskunde Batzorde Zentralarekin, beharrezko harremanak izatea.
b) Hauteskunde-prozesuen kudeaketa eta garapena koordinatzea, bai eta hauteskunde-arloan eskumenak dituzten beste ministerio batzuen mendeko unitateei dagozkien eginkizunak ere, eta arlo horretan Gobernuaren ordezkaritzekin eta ordezkariordetzekin koordinatzea.
c) Hauteskunde prozesuak kudeatzeko garapen informatikoak eta komunikaziokoak zuzentzea eta koordinatzea.
d) Hauteskunde-eremuko zibersegurtasunaren arloko jarduerak eta hauteskunde-prozesuetako segurtasunerako koordinazio-sarea planifikatu, zuzendu eta koordinatzea. Halaber, hauteskunde-prozesuetan segurtasuna eta desinformazioaren aurkako borroka bermatzea helburu duten organo, lantalde edo bileretan parte hartzea.
e) Hauteskunde prozesuekin lotutako informazioa, hauteskunde erroldarekin lotutako datuak ezik, eta hauteskundeen emaitzak zaintzea eta publikoari zabaltzea.
f) Hauteskunde-gaietan eskumenak dituzten nazioko, nazioarteko edo nazioz gaindiko erakundeek bileretan parte hartzea.
g) Autonomia-erkidegoetan eta autonomia-estatutua duten hirietan hauteskunde-gaietan eskumena duten organoekiko harremanak kudeatzea.
h) Alderdi politikoak erregistratzea eta horiei erregimen juridikoa aplikatzea.
i) Urteko estatuko diru-laguntzak eta talde politikoen hauteskunde-gastuen diru-laguntzak kudeatzea, indarrean dagoen araudiak zehazten duenari jarraikiz.
Barne Ministerioaz gain, aktiboki parte hartzen dute Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak (horren mende dago Hautesle Erroldaren Bulegoa), Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak (espainiarrek atzerrian botoa emateko duten eskubidea erabiltzeari dagokionez) eta Sociedad Estatal Correos y Telégrafos S.A. sozietateak (posta bidezko botoa emateko).
Komunikaziorako Estatu Idazkaritzak ere (Gobernuko Lehendakaritza) funtzio garrantzitsuak betetzen ditu hauteskunde-prozesuan (komunikabideekiko harremanak, hauteskundeen eguneko prentsaurrekoak, eta abar).