GARRANTZITSUA: Botoa emateko identifikazio pertsonala
Behin hauteskundeak deituta, eta ◆azaroaren 19ra arte◆, hau da, posta bidezko botoa eskatzeko epea amaitzen den egunera arte, Correoseko edozein bulegotara jo ahal izango da, eta postaz bozkatzeko inprimakia eskatu edo bozka postaz emateko eskaera elektronikoa aurkeztu ahal da.
Posta bidezko boto elektronikoaren eskaera(Leiho berri bat ireki egingo da) aurkezteko, honako hau eskatuko dizute:
Ziurtagiri digitala(Leiho berri bat ireki egingo da) edo NAN elektronikoa(Leiho berri bat ireki egingo da) eta AutoFirma(Leiho berri bat ireki egingo da) (aplikazioa instalatuta eduki behar da).
Chrome, Firefox edo Safari bertsio bat erabiltzea gomendatzen da AutoFirma-k zure sistema eragilearen arabera behar duena (ikus AutoFirma-rekin batera deskargatzen den instalazio-dokumentazioa).
[Onartzen diren ziurtagiriak (Leiho berri bat ireki egingo da).](/pdf/electores/certificadosvalidos_es.pdf)
Posta bidezko botoa eskatzeko inprimakia (PDF) eta informazio-orria (PDF)
Correos-en bulegoetan, botoa emateko inprimakia eskatuz edo orri honetatik deskargatuz. Behar bezala beteta, pertsonalki entregatuko da Correos-eko edozein bulegotan nortasuna egiaztatuz sinadura egiaztatzeko horrela eskatzen duen bulegoan dagoen pertsonaren aurrean. NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztuko da (izan ere titularraren argazkia eta sinadura baitute Ez da fotokopiarik onartuko). “Posible da atzerriko hauteslearen identitatea Espainiako agintariek edo jatorriko herrialdeak igorritako dokumentu ofizial bat aurkeztuz egiaztatzea. Dokumentuok hauteslearen sinadura eta argazkia izan beharko dute haren nortasuna egiaztatzeko” (2011ko apirilaren 7ko HBZ akordioa).
Eskaerak egiteko epea urriaren 6tik azaroaren 19ra bitartean izango da.
Correos enpresako zerbitzuek eskaera-orri bete hori Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko dute. Bulego horrek dagokion oharra egingo du erroldako zerrendetan. Beraz, posta bidezko botoa eskatzen duenak, eskaera onartzen zaionean, ezin du jada aurrez aurre botoa eman.
Jarraian, Hautesle Erroldaren Bulegoak, posta ziurtatuz, eskaera-inprimakian adierazitako helbidera gutun-azal bat bidaliko du, honako agiri hauek dituena:
Dokumentazio hori, era berean, eskatu duen pertsonak jaso beharko du, bere nortasuna egiaztatu eta gero. Bere helbidean ez balego, dagokion Correoseko bulegora joan beharko du dokumentazioa jasotzera.
Hautesleak bere boto-aukera hautatu beharko du:
Diputatuak aukeratzeko, aukeratutako hautagaitzari dagokion txartela sartuko du botoa emateko gutun-azal zurian.
Senatariak aukeratzeko, nahi dituen hautagaiak markatuko ditu zerrendan, boto-txartelean datozen jarraibideei jarraiki. Ondoren, boto-paper hori sepia koloreko gutun-azalean sartuko du.
Jarraian, hurrengoa sartuko du hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azalean:
Azaroaren 25era arte daukazue gutun-azal hau posta-bulegoan, identifikatu ondoren, entregatzeko.
Pertsonalki joaterik ez baduzu, NANaren, pasaportearen edo beste identifikazio agiri ofizial baten fotokopia batekin batera baimena eman beharko duzu.
Bidalketa hori doakoa da; izan ere, Barne Ministerioak ordainduko dizkio posta-operadoreari bidalketa horiek, hauteskunde-aurrekontuaren bidez.
Kontuan izan behar da ez dela beharrezkoa posta-bulegora zuzenean joatea bozketako gutun-azala ziurtatzera, baizik eta beste pertsona batek joan ahal izango duela zure izenean (Hauteskunde Batzorde Zentralaren erabakia, 1995eko maiatzaren 10ekoa).
Correoseko zerbitzuak bozketa-egunera arte gordeko du hauteskunde-mahaiei zuzendutako korrespondentzia guztia, eta goizeko bederatzietan helaraziko die mahai horiei. Era berean, egun horretan jasotzen dena helarazten jarraituko du, 20:00ak arte. Correoseko zerbitzuak jasotako dokumentazio guztiaren erregistroa eramango du, eta hauteskunde-batzordeen esku egongo da.
Bozketarako ezarritako eguneko 20:00ak eta gero jasotako gutun-azalak eskualdeko hauteskunde-batzordera bidaliko dira (eta suntsitu egingo dira).
Berrikuntza gisa, Correosek aukera ematen dio hautesleari bozketa-egunean posta bidezko botoa hauteskunde-mahaian entregatu dela dioen baieztapena jasotzeko, botoa bidaltzeko unean horretarako emandako helbide elektronikoan
Azaroaren 29an, 20:00etan, hauteskunde-mahaian azken hautesleak botoa eman ondoren, postaz bidalitako boto-paperak dituzten gutun-azalak sartuko dira dagokion hautetsontzian.
Horretarako, urrats hauek egin behar dira: