Atzerrian aldi baterako bizi diren pertsonen botoa (ERTA)

Hauteskunde-prozesu baten deialdiaren eta bozketa egunaren artean aldi baterako atzerrian dauden hautesleek, botoa eman nahi badute, aldez aurretik eskatu beharko dute.

Eskaera-orria kontsulatuetan eta enbaxadetan aurkituko duzu, eta hemen deskarga dezakezu.

Betetako eskaera-orria zuzenean entregatu beharko da kontsulatuan edo enbaxadan.

Eskaera egin ahal izateko, hautesleak Kontsulatuko Matrikularen Erregistroan ez-egoiliar gisa inskribatuta egon beharko du. Bi izapideak (eskaera eta izena ematea) batera egin daitezke.

Eskaera aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.

Hautesle Erroldaren Bulegoak bidaliko dizu botoa emateko dokumentazioa.

Bidalketak betiere azaroaren 17ra arte egin ahalko dira. Epe horri, dokumentazioa atzerrian helbidera iristeko behar den denbora gehitu beharko zaio.

  • Informazio-orri bat.
  • Erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria.
  • Bozketarako boto-paperak eta gutun-azalak
  • Botoa ematea dagokion hauteskunde-mahaiaren helbidea zehazten duen gutun-azala.
  • Frankeo-gastuak itzultzea ahalbidetzeko inprimaki ofizial bat, hala badagokio.

Hautesleak bere boto-aukera hautatu beharko du:

  • Diputatuak hautatzeko, aukeratutako hautagai-zerrendari dagokion boto-papera sartu behar du bozketarako gutun-azal zuriaren barruan.
  • Senatariak hautatzeko, aukeratu dituen hautagaiak markatuko ditu, boto-papereko argibideei jarraituz. Ondoren, boto-paper hori sepia koloreko gutun-azalean sartuko du.

Gero, hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azalean ondorengo hau sartuko du:

  • Botoen gutun-azalak boto-txartelekin.
  • Erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria.
  • Hala nahi izanez gero, bidalketa-gastuak itzultzeko inprimakia, beteta.

Azaroaren 25era arteko epea duzu gutun-azal hau posta ziurtatuaren bidez bidaltzeko.

Boto horiek baliozkoak izan daitezen, ezinbestekoa izango da gutun-azalean dagokion Estatuko posta-bulego bateko zigilu-marka edo beste inskripzio ofizial bat argi eta garbi agertzea, aurreikusitako epearen barruan bidali dela egiaztatzeko.

Correos enpresako zerbitzuak bozketaren egunera arte gordeko ditu hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutunak, eta goizeko 9:00etan eta egun bereko 20:00ak arte helaraziko du.

Informazio gehiago enbaxadan edo kontsulatuetan eta www.exteriores.gob.es(Leiho berri bat ireki egingo da) eta www.ine.es(Leiho berri bat ireki egingo da) webguneetan.

Azalpen bideoa ERTA botoa