Hauteskunde-parekotasuna dagoela esaten da, ordezkaritza politikoan emakumezkoen eta gizonezkoen presentzia orekatuta dagoenean.
Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoak(Leiho berri bat ireki egingo da) (aurrerantzean LOREG) hauteskunde-zerrendak era orekatuan osatzea exijitzen du, honakoetara aurkeztean: Diputatuen Kongresurako hauteskundeak, Tokiko hauteskundeak, Uharteko Kontseiluetarakoak, Kanariar Uharteetako Kabildoetarakoak, Europako Parlamenturakoak eta Autonomia Erkidegoetako Legebiltzarretarako hauteskundeak.
Emakume eta gizonen arteko osaera orekatuak honakoa dakar berekin:
Aurkezten diren zerrenda guztiek (titularrak eta ordezkoak bereizi gabe) emakumeen eta gizonen osaera paritarioa izan beharko dute, eta sexu bateko eta besteko pertsonak txandaka agertuko dira zerrendetan.
Senaturako hautagaitzak zerrendetan biltzen direnean, zerrenda horiek ere emakumeen eta gizonen osaera paritarioa izan beharko dute, gainerako hauteskundeetarako ezarritako moduan.
Hauteskunde Batzordeak manu hori hautagaiei nahiz ordezkoei dagokienez betetzen duten hautagaitzak baino ez ditu onartuko.
Argibide gehiago: